ohorezko ligako taldeak partidua izango du gaur berriro, hiru asteko atsedena atzean utzi eta gero. Jeep Alcobendas taldearen aurka izango da, eguerdiko 12:00etan Landaren. Sailkapeneko goiko postuetan dauden bi talde izango dira gaur zelaian nor baino nor. Madrildarrak aurrenak dira eta hernaniarrak hirugarrenak. Partidu hau irabaziz gero, liga hasiera zoragarria sinatuko luke Hernaniko hamaboskoteak. eta moralez gainezka joango litzateke hurrengo jardunaldian Gernikara, hemendik bi astetara.
Ez dute punturik galdu
Hernaniarrek jokatutako bi partiduak irabazi dituzte eta hirugarren garaipena bilatuko dute madrildarren aurka. Alcobendasek ere jokatutako hiru partiduak irabazi ditu eta ez die lan erraza jarriko hernaniarrei. Hauek denboraldiko jipoia eman zioten Tecnidex Valenciari (94-0). Zale hernaniarrak gogoz izango dira berriz taldea ikusi eta animatzeko eta beren animoak ezinbestekoak izango dira puntuak eskuratzeko.