Asteburuan hernaniar ugari izan dira Iruneko Krossean. Jubenil mailan, Bidasoa taldeko Eider Aldabe bigarrena izan da 3.450 metroan eta bere taldea lehendabizikoa jubenil nesketan. Mikel Von Wichman eta bere taldea, Bidasoa taldea, gizonezko jubeniletan bigarren geratu ziren, 5.400 metroan. Karrera berean, emakumezko seniorretan Goierri Garaiko Rosi Talaverak hirugarren postua lortu zuen. Gizonezko seniorretan CD Hernaniko Sergio Romanek 12garren postua egin zuen, 8.000 metroan. Beteranoetan, J. M. Santanak 21garren postua lortu zuen, Gerardo Parrak 31garrena eta Jose Mari Muruak 45garren postua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!