Herriko Kronika egunkarian irakurri dut Udalak zenbait letrero jarriko dituela Hernanin, kale, taberna eta komertzioen informazioarekin. Zinkoneara joan eta letrero hauetako batetara inguratu naizenean, harrituta gelditu naiz, Udalak Erdigune Historiko deitu dituen zenbait kale bakarrik azaltzen baitira. Eta komertzio eta tabernak ere kale hauetakoak azaltzen baitira. Ideia oso ona izan da, baina ez da ondo gauzatua izan. Komertziante naizen aldetik, diskriminatua sentitzen naiz, ez baikaude garen guztiak. Baina, hori bai, herri honetan ordaintzen ditugu zergak, letrero polit horietan ez gauden guztiek. Agur bat
Jose Angel Fidalgo Erbina Tximeleta opariak
* Erredakzioan euskeratua