Argazki zaharren liburua osatzeko lanean ari da Noticias de Gipuzkoa egunkaria, udalaren laguntzarekin. Datorren astelehenetik ostiralera bilduko dituzte herritarren argazkiak, bihartik azaroaren 24ra, Biteri kultur etxean.
Eskatzen dituzten argazkiak 1900 urtetik 1980 urte artekoak dira, gutxi gora behera, eta herriko bizitza azaltzen dutenak izatea nahi dute: lana, koadrilak, kirolak, familiak... herritarrei dei egin diote etxean duten ´altxor txiki hori` uzteko.
Noticias de Gipuzkoa aldizkariak bihartik
ostiralera arte bilduko ditu argazkiak Biterin: goizetan 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldean, 17:00etatik 20:00etara. Hogeigarren mende hasieratik, 1980
urtera arteko Hernaniko argazkiak nahi dituzte
bildu ´herriko historia
bilduko duen liburua
osatzeko`. Jendeari dei egin diote argazkiak uzteko eta eskaneatu eta bereala bueltatuko dituztela eman dute jakitera. Informazio gehiagorako: 943 55 27 62 (Nere).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!