Hernaniar atletek gaur hasiko dute denboraldi berria

Kronika - Erredakzioa 2006ko aza. 18a, 02:00

Gaur arratsaldean hasiko dute 2006/07 denboraldia atleta federatuek, Donostiako belodromoan izango den jardunaldian, 17:00etatik 18:35era. Jardunaldi berriaren hasieran parte hartuko dute atleta hernaniarrek. Maitane Iruretagoyena jubenilak 200 metroko proban korriko du; Enara Agirrezabala kadetea eta Ane Villaverde 300 metroan ariko dira eta, jauzi hirukoitzean, Lide Redondo klubeko errekorra egiten saiatuko da (10,26 m.). Gizonezkoetan, Joxeba Lizeagak hiru probetan hartuko du parte: altuera jauzian, 200 metroan eta 60 metro hesietan. Manex Pagola 200 metroko karreran ariko da eta Miguel Angel Garin jauzi hirukoitzean.

Goizean eskolarrak
Sagastialden 11:00etatik aurrera, benjamin adineko haurrentzat kirol eskolarreko jardunaldia dago antolatuta, Sagastialden. Bertan proba hauetan lehiatuko dira: 50 metro, pelota jaurtiketa, luzera jauzia eta 500 metro. Igandean, CD Hernaniko maila ezberdinetako korrikalari ugari izango da Irungo irekiera krosean. Proba goizeko 10:00etan hasiko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!