EHU Hernanik seigarrena nahi du Sapuherriren aurka

Kronika - Erredakzioa 2006ko aza. 18a, 02:00

EHU Hernanik seigarren garaipena bilatuko du gaur kiroldegian Durangoko Sapuherri taldearen aurka, 18.00etan. Hernaniarrak indartsu dabiltza denboraldi hasiera honetan, taldeak garaipena besterik ez baitu ezagutzen Euskal txapelketako lehen bost partiduetan. Erraz irabazi dituela esan daiteke gainera; bi joko besterik ez ditu galdu txapelketa osoan.

Sapuherrik lau porrot
Sailkapenari begira, erreza dirudi gaurko partiduak, durangarrek ez dutelako punturik eskuratu oraindik, jokatutako lau partiduetan. Joan den astean, hala ere, estu hartu zuten Haro Rioja (2-3). Baina boleibol klubetik diotenez, Sapuherrik partidu txukunak jokatu ohi ditu hernaniarren aurka, beraz, gogoz ekin beharko diote etxekoek beste bi puntu lortu ahal izateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!