Ligari ekingo dio bihar berriz Hernanik Landaren, Alcobendas liderraren aurka .

Kronika - Erredakzioa 2006ko aza. 18a, 02:00

Hernaniko Ohorezko B mailako taldea ligara bueltatuko da bihar, 3 asteko atsedena izan eta gero. Alcobendas talde madrildarraren aurka izango da, bihar Landaren, eguerdiko 12:00etan. Hernaniarrak ederki hasi dute denboraldia, aurreneko bi partiduak irabazita. Vigo eta CR Valenciaren kontra jokatu du taldeak eta biak garaitzea lortu du. Bi garaipenei esker, sailkapenean hirugarren jarri da Joxe Elosegiren taldea.

Alcobendasek emaitza beldurgarriak
Ez dute partidu samurra izango hernaniarrek bihar Landaren, Ligara itzuleran. Jeep Alcobendas rugby taldeak hiru partidu jokatu eta hirurak irabazi ditu, 10 tantu bakarrik jasota. Beraiek, aldiz, 171 sartu dizkiete izan dituzten hiru biktimei: Oviedori 29, Gernikari 48 eta Tecnidex Valenciari 94.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!