‘Egunon Utopia’ jardunaldiek Hernanin izango dute hasiera gaur, Kuba eta Venezuelatik datozen bi hizlarirekin, arratsaldeko 19:30ean, Biteri kultur etxean. Hector Soto da hizlarietako bat, Venezuelako Gobernu Bolivartarreko Kultur Ministerioko Kabinete Zuzendaria. Bestea, berriz, Iroel Sánchez Kubako Liburuaren Institutuko Lehendakaria.
Jardunaldiak ASKEk antolatu ditu, Hernaniko Natza elkartearekin elkarlanean. Aste osoan hitzaldi gehiago ere izango dira: Koldo Mitxelena kulturunean, bihar, etzi eta ostegunean; eta Bergaran, ostiralean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!