Titular honek harroputzkeria bat iruditu dezake, baina egia besterik ez da eta gertaeretan oinarrituko naiz hori baieztatzeko. 2003 urtean Patronatura iritsi nintzenean urteko 22.000 ordu ematen ziren, 304.000 euroko kostuarekin; 2007an urteko 45.000 ordu emango dira, 760.000 euroko kostuarekin, eta adineko pertsonen kopuruak antzekoa izaten jarraitzen du.
Lehen 24 pertsona hartzen zituen Eguneko Zentroak, 30 hartzen ditu orain eta egoitzaren handitzearekin, erabiltzaileak 50 izango dira. Handitze honi esker, baita ere, bertan bizi diren 111 pertsonen bizi baldintzak askoz hobeak izan daitezen lortuko da, eta autonomoak diren senar-emazteei zuzendutako 12 apartamentu eta sei etxebizitza sozial sortuko dira.
Goiz Eguzki Klub Sozialeko erabiltzaile guztiek ongi ezagutzen dute erakinean egin dena, eta baita bertan burutzen diren ekintzak sustatzeko eta kanpoaldeko parkea egokitzeko egin direnak.
Bestalde, gure adineko pertsonei emandako informazioaren atalean, etxez etxeko gizarte-laguntzaile baten figura sortu dugu, hasieran urtebeterako, eta honek Gizarte Zerbitzue dagokionez adineko pertsonek eskura dituzten eskaintzen inguruko informazioa ematen die, adineko hernaniarren eskaerak entzun eta behar duten guztian laguntzen die. Hau neoliberalismoa bada, nik ez dut ezer ulertzen.
2003ko aurrekontuak, HBkoa zen Patronatuko lehendakariak aurkeztu zizkion baita ere HBkoa zen Gobernu Tal-deari, guztiak ziren ezkerrekoak, baina uste dut argi dagoela nori axola izan zaizkion eta axola izaten jarraituko zaizkion adineko pertsonak. Konbentzituta nago dena hobetu daitekeela.
Bonuari dagokionez, honekin lortu nahi den bakarra etxez etxeko laguntza zerbitzua eskatu duten eta zerrendan daudenen egonaldia nolabait arintzea da. Ez du etxez etxeko laguntza zerbitzua ordezkatuko. Argiago ezin dut esan. Bonu hori desagertu egingo da Dependentzia Legea onartu eta berau praktikan jarri ahal izateko dirua eskuratzen denean.
LABek etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileen %100ari lanaldia igotzeko egiten duen deialdiari dagokionez, irreala da, izan ere hernaniarrek gehien eskatzen duten zerbitzua goizeko 8etatik eguerdiko 12etara doan epealdia baita.
Andoni Amonarraiz
Osasun eta Gizarte-Ongizate Patronatuko Lehendakaria
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!