CD Hernaniko emakumezkoen ligako taldeak partidu garrantzitsua du, bihar, Donostiako Cesar Benito zelaian, 12:30etik aurrera. Bertan, In-txaurdi mendean hartzen saiatuko dira, baina ez dute lan erraza edukiko, talde hau lider baitago sailkapenean. Hernaniarrak, hala ere, moralez gainezka dijoaz Donostiara, azken bost partiduetan garaipena besterik ez dute ezagutu-eta. Irabaziz gero, puntu bakarrera jarriko lirateke, gainera. Joaneko partiduan, etxean 1-3 galdu zuten Intxaurdiren aurka, bigarren jardunaldian. Esan behar da etxean oso indartsua dela Intxaurrondoko taldea eta jokatutako puntu guztiak eskuratu ditu, 5 partiduak irabazita.
Igoera fasea helburu
Urte batzuk eta gero, aurten atera du berriz CD Hernanik emakumezkoen talde seniorra, eta jokalari multzo ona bilduta, ez dute igoera faserako sailkatzea baztertzen. Denboraldiko lehen bi partiduak galdu egin zituen Hernanik, agian jokalariek elkar nahikoa ezagutzen ez zutelako, baina azken bi hilabeteetan ez da izan zuriberdeak garaitu dituenik; sei partidu irabazi eta bi berdindu dituzte. Arratxa on hori dela eta, hirugarren jarri dira hernaniarrak sailkapenean, liderrarengandik lau puntura. Bosgarren sailkatua ere, igoera fasetik kanpo geratuko litzatekeena, lau puntura daukate.
Gorengo taldea
Arrasatera Gorengo mailako taldea Arra-satera dijoa eta Mondragonen aurka neurtuko ditu indarrak bertako Atxabalpe zelaian. Partidua 15:30ean hasiko da eta zuriberdeak puntuatzeko premiarekin dijoaz Deba Goiena aldera, azkeneko jardunaldietan lortutako emai-tzak ez baitira oso txukunak izan. Bi porrot jaso dituzte jarraian, eta sailkapenean 6garren badaude ere, aurreko postuetatik aldentzen dijoaz pixkanaka, eta Zarautz liderra 9 puntura dute orain. Mondragon hirugarren dago taulan, hernaniarrak baino bi puntu gehiagorekin.
Lau partidu Zubipen
Nesken partiduaz gain, beste hiru partidu jokatuko dira Zubipen asteburu honetan. Ohorezko kadeteak Beasain hartuko du gaur 12:00etan eta haurren ohorezkoak Aloña Mendi 16:30ean. Bihar, gazteen liga nazionalak, Arenas jasoko du, 11:00etan.