AZKEN astean normalean baino istripu gehiago izan dira Hernanin, eta bost oinezko harrapatu dituzte autoek, guztiak zebra bidea pasatzen ari zirela. Lau adinez nagusi eta haur bat izan dira istripuan autoek harrapatuak, baina zorionez min larririk ez du inork jasan. Teo Zuloaga Udaltzain buruak arretaz ibiltzeko deia zabaldu die oinezko nahiz auto gidariei ´istripu hauek ez baitira autoen abiaduragatik gertatu, gidariaren arreta faltagatik edota oinezkoak bidea begiratu gabe gurutzatu duelako baizik. Bost istripuak gertatu dira: Alberroko bidegurutzean, Latsunbe-Argarain artean, Sendiusterrin, Zinkoenean eta Elkano-Sandiusterri bidegurutzean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!