Gabonak datozela aprobetxatuta, azaroaren 27, 28, 29 eta 30ean sukaldaritza ikastaroa emango dute Astigarragako Zipotza kultur elkartean. Jose Mª Olaziregi, Ur Astarbe eta Lorea Mujika izango dira ikastaroa emango duten sukaldariak, Zipotzan bertan. Egunez egun, saukaldari bakoitzak menu bat osatzeko platera egingo du: aperitiboak, arraiak, haragiak eta postrea. 20 pertsonentzako dago tokia eta izena Zipotzan bertan eman behar da. Ikastaroen ordutegia 19:00etatik 21:00etara izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!