Kaxkoko komertzioak agertzen diren panelak jarri ditu Udalak

Kronika - Erredakzioa 2006ko aza. 16a, 02:00

Kaxkoan komertzioak non dauden agertzen duen plano bat eta saltokien zerrenda agertzen da, Udalak kalean jarritako 6 paneletan.

udalak Kaxkoko komertzio eskaintzari buruzko panelak jarri ditu herriko kaleetan, herriko komertzioa sustatzeko helburuarekin. Panel huek leku estrategikoetan jarri direla azaldu du Udalak, hala nola, Kardaberaz kalean, Kale Nagusiak eta Zinkoeneak bat egiten duten lekuan, Gudarien plazan, Nafarroa eta Urbieta kaleetan, Atzietan eta Plaza Berri parean. Bereziki turista eta bisitariei zuzendatuko panelak dira.

Planoa eta zerrenda

Panel bakoitzak Kaxkoko plano bat du, komertzio bakoitza non kokatzen den azaltzen duena. Planoan zenbakiekin identifikatu dituzte komertzioak eta jardueraren arabera kolore bat jarri diote bakoitzari. Ondoko zerrendan zein denda den ikusi ahal izango da. Panelak dauden lekuaren arabera, planoan bisitaria dagoen lekua markatuta dago, errazago orientatzeko. PERCOak proposatuta Panelak jartzea PERCO ikerketak proposatutako ideia da. Ikerketa honek herriko komertzioa sustatzeko hainbat proposamen egiten ditu, herriko hirigintza egokitzea, dendak egokitzea eta beste hainbat estrategia.

Aldaketa egiteko aukera

Zerbitzu Publikoetako zinegotzia den Andoni Amonarraizek komertzioetako arduradunei dei egin die paneletako informazioa aztertzeko, eta akatsik badago edota informaziorik falta bada, Udaleko Zerbitzu Publikoekin edota Berriak elkartearekin harremanetan jartzeko. Horrez gain, aipatu du momentuz planoak euskaraz bakarrik dauden arren, etorkizunean euskaraz eta gazteleraz jarriko direla.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!