Astebete inauterietako kartela aurkezteko

Kronika - Erredakzioa 2006ko aza. 24a, 02:00

Abenduaren 1ean bukatuko da epea inauterietako kartela aurkezteko. Lanak Biterin utzi behar dira arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, sinadurarik gabe eta kartazal itxian. Bertan, egilearen izena, helbidea eta telefonoa adierazi behar dira. Kartelak 38 zentimetroko zabalera eta 44ko altuera behar du eta Hernaniko Inauteriak 2007 lema eramatea ezinbestekoa da. Saria 400 eurokoa da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!