Gipuzkoako Arrantza Federazioak infantil eta jubenil mailako arrantzaleentzat ikastaroa antolatu du Leitzaran errioan. Ikastaroa azaroaren 18an hasiko da eta otsailaren 24ra arte iraungo du. Klaseak larunbatetan izango dira, hamabostean behin, goizeko 09:30etatik 13:30etara. Parte hartzeko federazioko lizentzia behar da. Izena emateko federazioko zenbaki honetara deitu behar da: 943 47 24 66, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Txantxangorri elkartera ere jo daiteke izena ematera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!