Hector Soto eta Iroel Sanchezen hitzaldia

Kronika - Erredakzioa 2006ko aza. 17a, 02:00

Hector Soto Castellanos Venezuelako Gobernu Bolibartarreko Kultur Ministerioko Kabineteko Zuzendaria eta Iroel Sanchez Liburuaren Kubatar Institutuko Lehendakariak hitzaldia emango dute datorren astelehenean Biterin, arratsaldeko 19:30ean. Alfonso Sastre Kultur Elkarteak eta Natzak antolatu dute hitzaldia, Donostian Egunon, Utopia!, lemarekin egingo dituzten jardunaldiak aprobetxatuta. Iaz bezalaxe, izen haundiko bi hizlari ekarriko dituzte Hernanira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!