EHU-Hernanik sailkapen buru jarraitzen du Astillerori irabazita (1-3)

Kronika - Erredakzioa 2006ko aza. 14a, 02:00

EHU Hernanik bosgarren garaipena lortu zuen herenegun, Euskal ligako bosgarren jardunaldian. Astillero taldeari 1-3 irabazi zion, erraz kontrolatutako partiduan. Lehen jokoan 11-25 nagusitu ziren hernaniarrak eta bigarrenean entrenatzaileak jokalari ez ohikoei eman zien aukera eta orduan lortu zuten kantabriarrek bere joko bakarra. Azken bi jokoak hernaniarrek eskuratu zituzten. Garaipen arratxa honek indar haundia eman dio taldeari eta errespetua ere bai datozen arerioei. Beste emaitza batzuk: Lizeotarrak 0-3 Hernani (J.M.), Fortuna 3-0 Hernani (K.M.) eta Sto. Tomas lizeoa 1-3 Hernani (S.N.).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!