Hector Soto, Venezuelako gobernu Bolibartarraren Kultur Ministerioko Kabinetako zuzendariak eta Iroel Sánchez Espinosa Kubako Liburuaren Institutuko Lehendakariak hitzaldia emango dute datorren astelehenean, azaroak 20, Biterin, arratsaldeko 19:30ean. Egunon utopia! (Postmodernitatetik neohistoriara) lemaren barruan Donostian antolatutako topaketak aprobetxatuta ekarriko dituzte bi hizlariak Hernanira, Natza eta ASKE elkarteek elkarlanean.
Horrez gain, dokumental bat proiektatuko du etzi Natza elkarteak Antziola 7ko lokalean, 20:00etan: La revolución no será transmitida, orain 4 urte Hugo Chavez gobernutik botatzeko saiakera eta iraultza bolibartarraren indartzearen inguruan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!