Sylla Lasinak hegoaldeko mugari (Espainia eta Maroko artekoa) buruzko hitzaldia emango du bihar, Biterin, arratsaldeko 19:30ean. 1995-2006 bitarteko datuak azaltzen dituen txosten bat azalduko du hitzaldian. Lasina Costa de Marfileko (Boli kosta) errefuxiatu politikoa da, 2005ean legez kanpo Espainiatik kanporatu eta desertuan utzi zituztenetako bat. AMHER elkarteak eta SOS Arrazakeriak taldeak antolatutako hitzaldia da. Bestalde, larunbaterako haurrentzako ekintzak ere antolatu ditu AMHER elkarteak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!