‘Etiopian barrena oinez’ ibiltzeko aukera gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2006ko aza. 14a, 02:00

Juan Vallejoren diapositiba emanaldiak eman zion hasiera atzo Mendizale Aste barruko proiekzioei eta Mila Gallastegi eta Asier Aranzabalen emanaldia izango da gaur. Etiopian barrena oinez egindako bidaiako irudiak ikusteko aukera izango du inguratzen denak, han bertan ikusitako parajeak erakutsiko baitituzte: Setien eta Lasta mendiak eta Nilo Urdinaren iturburua herrialdeko iparraldean, eta Kaffa mendiak hegoaldean adibidez. Hitzaldia, arratsaldeko 19:30ean hasiko da.

Beste bi emanaldi
Atzokoa eta gaurkoaz gain, beste bi diapositiba emanaldi ere izango dira Biterin: bihar, Zeelanda Berrian egindako bidaiari buruzkoa eta etzi Kanadako mendietan eski gainetan egindakoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!