Behobia-Donostia herri lasterketa jokatu zen atzo, eta urtero bezala jendetza izugarria izan zen 20 km bidea korrika egin zuena. Horien artean hernaniar asko, atzo ere, eta 127k bukatu zuten. Hernaniar azkarrenak Axier Larrañaga (1:06:51) eta Amaia Usarralde (1:34:04) izan ziren.
Axier Larrañaga 15garren
Axier Larrañagak oso lasterketa ona egin zuen atzo. 15garren postua lortu zuen sailkapen orokorrean, eta irabazlearengandik 4 minutu exkaxera iritsi zen helmugara. Maila ona hernaniarrek Hernanin afizio haundia dago korrikarako, eta atzo, maila ere oso ona eman zuten. 90 hernaniarrek 1:40 minutu baino gutxiago behar izan zituzten lasterketa bukatzeko. Horietatik ia 40 izan ziren 1:30ko marka esanguratsua jaitsi zutenak; eta 1:20tik jaitsi zirenak 12 izan ziren.
Lasterketako markarik ez
Behobiako bi azkarrenak Txema Martinez (1:03:01) eta Elena Moreno (1:13:28) izan ziren. Lasterketako errekorra Alberto Juzgadok dauka 1996tik (59:19).