Igandean jokatutako partiduan 2-1 gailendu zitzaion Hernani Vasconiari Zubipen, Emakumezkoen Ligan. Bi golak Garazik sartu zituen lehenengo zatian eta Vasconiaren gola zuriberdeen akats batengatik etorri zen, bigarren zatian. Gero, Vasconia 10 jokalarirekin geratu zen, baina Hernanik ezin izan zuen abantaila haunditu, nahiz eta 5-6 aukera garbi izan zituen horretarako. Igandekoa errenkan lortzen duten bosgarren garaipena da, eta horri esker, hirugarrena da orain sailkapenean Jon Zabaletak entrenatzen duen taldea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!