Isuna jarriko zaie doaneko TAO eremuan ordubete baino gehiagoz aparkatzen dutenei

Kronika - Erredakzioa 2006ko aza. 13a, 02:00

Urbieta eta Elkano kaleetan daude jarrita TAO eremuak. Joan den astean, ordubete baino gehiago aparkatuta zeukatenei abixua jarri zitzaien, eta aste honetan isunak jartzen hasiko dira.

Urbieta eta Elkano kaleetan doaneko TAO eremua dago jarrita (kolore urdinez markatutako eremuak), modu esperimentalean. Aparkatzeagatik ez da ezer ordaindu behar, baina ordubete baino lehenago kendu behar da kotxea. Hala egiten ez duenari, bihartik aurrera multa jarriko dio Udaltzaingoak.

Modu esperimentala

Urbieta kalea eta Elkarno kaleetan (Biteri kultur etxe aurrean) TAO eremua helburu batekin jarri dute: aparkalekuen errotazioa garantizatzea. Hernani erdigunean aparkatzeko zailtasunak direla eta, bide bat bilatu nahi da, momentu motz baterako herrian aparkatu nahi duenarentzat. Horregatik, ordubetez bakarrik aparkatu liteke TAO zona horietan. Froga honek irauten duen bitartean, azterketa egingo dute eta ondorioak aterako dituzte, sistemak balio ote duen jakiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!