Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskadiko 1go mailan Hernanik lehendabiziko postuari eutsi nahi dio, eta horretarako, Astillero taldeari irabazi behar dio, gaur, Cantabrian, eguerdiko 12:00etan. Bosgarren garaipena izango litzateke hori hernaniarrentzat, eta aurten erakutsi duten joku moduari eusten badiote, ez dute arazorik izango Astillerori irabazteko. Hernaniarren artean errespetu punttu bat jarri duena izan da, aurten Astillero taldeak fitxaje on batzuk egin dituela eta indartuta egongo dela taldea. Dena dela, aurtengo aurkaririk gogorrenari joan den astean irabazi zioten hernaniarrek, eta horrek moral izugarria eman die edozein ustekaberi aurre egiteko. Partidua gaur, Astilleron, eguerdiko 12:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!