Yone Boutique taldeak 9-2 irabazi du, errez eta ondo

Kronika - Erredakzioa 2006ko azaroaren 12a

Kontrariorik bilatu ezinda dabil Hernaniko Yone Boutique taldea. Atzo 9-2 irabazi zion Deutsche Schule taldeari eta esperantzarako momenturik ere eman gabe. Orain arteko partidu guztiak irabazi dituzte hernaniarrek, eta aurten ateratako taldea izateko ez da gutxi. Atzoko golak sartu zituztenak hauek izan ziren: Pellok 3gol, Josuk beste 3, Roberrek 1, Pacok 1, eta Ivanek ere beste 1. Datorren astean deskantsua izango dute, eta beraz, hamabost egun barru jokatuko dute. Berriz ere etxean dute partidua, Oiartzungo Power Rangers taldearen kontra. Oiartzuarrak etortzen al dira ondo gosalduta!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!