Gipuzkoako 3garren mailako finala jokatuko dute gaur Jexux Mari Ubarretxena eta Manu Galarzak, Zumaian, goizeko 10:00etan. Zumaiako bikotea izango dute aurrean, eta partidu parekatua espero da. Finala jokatuko duten bi bikoteek aseguratuta daukate datorren urtean 2garren mailan jokatzea, baina gaur ohoretxoa dute jokoan, eta txapelaren bila saiatuko dira denak. Ubarretxenak eta Galarzak orain dela 5 urte Gipuzkoako 1go mailan jokatu zuten, baina lesio bat zela medio, utzi egin zioten pelotari. Aurten, berriz behe-behetik hasi behar izan dute, baina eman dute lehendabiziko pausoa: mailaz igotzea. Finala, gaur, 10:00etan Zumaian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!