Hernaniko argazki zaharrak azaroaren 20tik 24ra bilduko dituzte Biterin

Kronika - Erredakzioa 2006ko azaroaren 12a

Noticias de Gipuzkoak, Hernaniko udalaren laguntzarekin argazki bilketa egingo du, herriari eta bizilagunen historiari buruzko liburua argitaratzeko. Argazki bilketa egiteko epea ere jarri dute eta hernaniarreri dei egin diete euren argazkiak eramateko. Argazkiak azaroaren 20tik 24ra jasoko dira Biteri Kultur Etxean, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara (jabeei lehenbailehen itzuliko zaizkie argazkiak). Hernaniko bizitza jasoko duten argazkiak bildu nahi dira: lehengo jendea, festak, ezkontzak, bataioak, lana, baileak... Informazio gehiago: 943 552 762
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!