HERNANIk aukera polita zuen atzo Gorengoen ligan lider jartzeko, baina Trintxerpek 1-2 irabazi zion. Partidua arraro joan zen, gehienbat bigarren zatian. Hernaniri jokalari bat espultsatu zion epaileak eta taldeak kontzentrazioa galdu zuen. Lehendabiziko gola Iker Torrek sartu zuen, nahiko azkar, eta 1-0 jarri zen Hernani aurretik. Lehenengo zatia bukatzeko 10 minutu falta zirela, ordea, Trintxerpek berdindu egin zuen partidua, eta hala joan ziren aldageletara. Bigarren zati erdialdera lortu zuten donostiarrek bigarren gola, penaltiz. Hernaniarrak galtzen joan arren, esnatzea pittin bat kosta egin zi-tzaien, eta hamar jokalarirekin gelditu ziren gainera. Partidu bukaeran erreakzionatu zuen pixka bat taldeak, baina ez zuten garaipenik lortu.
Datorren astean Arrasate
Arrasaten jokatuko du Hernanik datorren astean. Arrasate sailkapen erdian dago, eta hernaniarrak dira irabazteko faborito. Hernani 2. postutik jaitsi egin da asteburu honetan, eta berriz igotzen saiatuko da kosta ala kosta.
Emakumezkoen ligan gaur, Hernani-Vasconia, Zubipen
Emakumezkoen ligan bolada polita daramaki Hernanik, eta gaur Vasconiaren kontra hori konfirmatu nahi du 13:30ean, Zubipen. 4 partidu jarraian irabazi ditu Hernanik eta sailkapenean 5garren postuan dago. Ligako bigarren buelta gaur hasten dute, hain justu, joanekoan 2-1 galdu zuen Vasconiaren kontra. Hernanik Vasconiari irabazita, sailkapenean harrapatu egingo luke, eta lehenengo postuari bertatik bertara begiratuko lioke. Hurrengo astean, liderraren kontra.