Goiz Eguzki elkartean informazio txarla bat izango da, eta puntu hauei buruz ariko dira: 2006/2007an izango diren txarla-solasaldi guztiei buruzko informazioa zabaltzea, batez ere, Gizarte Zer-bitzuen inguruan izaten ari diren aldaketak. Bestalde, txarla-solasaldi horietan parte hartuko duten hizlariei buruzko informazioa ere emango da. Txarletako hizlariak hauek izango dira: Inma Lopetegi eta Antton Aizkorreta gizarte langileak eta Ongintza Patronatuko gerentea den Jose Leon Etxart Oiartzabal. Informazio txarla hau etzi izango da, asteartea, azaroak 14, arratsaldeko 18:00etan, Goiz Eguzki egoitzan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!