Amnistiaren Aldeko Mugimenduek deituta, euskal presoen aldeko mobilizazio astea izango da gaurtik datorren larunbatera, Hernani eta inguruko herrietan. Euskal Herria zeharkatzen ari den Ekimen Ibiltariaren barruan antolatu dituzte mobilizazioak, Hernani, Andoain, Usurbil, Lasarte eta Astigarragan. Besteak beste honakoa eskatzen dute: ´presoen eskubideak gauzatzeko; bereziki, gaixo daudenak askatzeko; kondena beteta dutenak askatzeko; De Juana askatzeko; eta Madrilgo Auzitegi Nazionala eta Parisko 14 sekzioa itxi ditzatela`. Gaur, astebeteko gose greba hasiko dute, Tilosetan, 12:30ean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!