Fusilatuen sufrimendua antzerki eta dantza bidez irudikatu zuten

Kronika - Erredakzioa 2006ko aza. 12a, 02:00

FUSILATUEN omenezko ekitaldia izan zen atzo Chillida lekun, eta jende asko inguratu zen bertara. 36an fusilatu zuten Julian Aristeguiren semeak eta ilobak sortutako Ezustekoa ikuskizuna izan zuten ikusgai bertara inguratu zirenek. Fusilamenduen drama eta sufrimendua irudikatu zituzten antzerki eta dantza garaikide bidez, eta bi orduz, garai haietako bizipenak izan zitezkeenak eszenatokira ekarri zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!