Lasterketa 11:00etan abiatuko da Behobiatik, eta 20 km dituzte handik Donostiaraino. Kronikak hernaniarren argazkia aterako du, urtero bezala, 10:15ean irteera ondoan dagoen eskolako patioan.
12 mila lagun inguru aterako dira gaur Behobia-Donostia proban, eta urtero bezala, horien artean hernaniar mordoxka bat izango da. Lasterketari goizeko 11:00etan emango zaio irteera Behobian, eta 20 kilometroko bidea eginda iritsiko dira korrikalariak Donostiara. Hernaniko Kronikak urtero bezala hernaniarrekin argazkia aterako du. Zita: 10:15ean irteera ondoan dagoen eskolako patioan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!