Hernaniarrak gaur Belodromoko ‘Atletiada’n

Kronika - Erredakzioa 2006ko azaroaren 11

CD Hernaniko arduradunek 20 bat ikasle eramango dituzte gaur belodromoko Atletiadara. Topaketa honetan 500 partaidetik gora ariko dira eta proba ezberdinak izango dira: 60, 500 eta 1.000 metroko karrerak, luzera jauzia, pisu jaurtiketa eta erreleboa. 60 metroko karrerarekin hasiko dira 10:00etan eta erreleboekin bukatu, eguerdiko 13:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!