San Martinetako festa gaur

Kronika - Erredakzioa 2006ko azaroaren 11

Aranon San Martinak ospatuko dituzte gaur, aspaldiko ohitura berreskuratuta. Arratsaldetik gauera arteko festa antolatu dute. Arratsaldeko 17:30ean, argazki-diapositiba emanaldia izango da eta jarraian, Ansa ahizpen kontzertua, Udaletxeko ganbaran. 20:00etan, berriz, meza izango da eta ondorenean, herri afaria Kontzejuko plazan bertan, taloa, gaztaina erreak eta sagardo nahikoa aukeran dela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!