Ubarretxena-Galarza 2. mailara igo dira

Kronika - Erredakzioa 2006ko azaroaren 11

Ubarretxena eta Galarza CD Hernaniko palistak 3. mailatik 2. mailara igotzea lortu dute, pala motzeko Gipuzkoako ligan. Bihar 10:00etan, Aginagan finala jokatuko dute, igotzea lortu duen bikote zumaiarraren aurka. Ubarretxena-Galarzak 1. mailan jokatu zuten duela bost urte, baina lesioak zirela medio, palan jokatzeari utzi behar izan zioten. ´Utzitako plaza ez zuen inork aprobetxatu. Orain ere gu bakarrik gaude Hernanin` dio Ubarre-txenak. Lau urte eta gero, berriro jokatzen hasi dira eta datorren urtean 2. mailan jarraitzeko asmoa erakutsi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!