Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
ZIKUÑAGAKO Amako zikloturista taldeak afaria egin zuen, joan den larunbatean, Santa Barbara elkartean. Urteroko moduan primerako giroa izan zuten eta denboraldian zehar egindako irteeretako argazki erakusketa ere izan zuten bertan.
2.065 kilometro
Aurten, 31 irteera egin dituzte, martxotik urrira arte, 2.065 kilometro. Horiek guztietako argazkiak ikusteko aukera izan zuten larunbateko afarian, eta azkenerako batzuek gehiago ere kontatuko zituzten, seguruenera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!