Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Beneffekin bikotea eginda neurtuko ditu Unaik indarrak kubatarrarekin. Jokoberri modalitatean ariko dira, 18:00etan.
Unai Alvarez pelotari hernaniarrak Miarritzen jokatuko du gaur Waltari trinketeko munduko txapeldun kubatarraren aurka, 18:00etan hasiko den partiduan. Unaik Beneffekin osatuko du bikotea eta kubatarrak bakarrik egingo dio aurre bikoteari. Partidua jokoberri modalitatean jokatuko dute, esku pelota eta trinketearen arteko zerbait dena.
Miarritzen festetan murgilduta omen dabiltza eta, horren aitzakian, Alvarez asteazkenean ere han izan zen Jokoberri txapelketako finala jokatzen. Irabazi egin zuen eta gaur, txapelduna eta Waltari pelotari bizia aurrez aurrez ikusteko irrikitan izango da zalegoa ziurrenik.
Gipuzkoako txapelketa
Gipuzkoako txapelketa aurrera dijoa eta dagoeneko ez dute asko falta ligaxka bukatzeko. Asteburu honetan Hernanitik kanpo jokatuko dute denek.
Loiolan, infantiletako hiru partidu jokatuko dira gaur, 16:30ean hasita: Urkizu-Etxenikek lehenengoa, Lopez-Elorzak 3garrena eta Leonet-Otaegi IIk 5garrena.
Tolosako Beotibarren bi partidu izango dira, 10:00etan: Ioritz Arrieta kadeteak aurrena eta Garmendia-Salaberria jubenilek bigarrena. Aginagan 17:00etan, Aizpitarte-Gorrotxategi bikoteak Zumaiaren aurka jokatuko du gaur eta Urnietan Noble-Zapiainek 16:00etan jokatuko dute, kadeteetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!