Menpekotasun egoeran daudenei laguntzeko zerbitzua Sistema Publikoan sartzea eskatzeko sinadura bilketa

Kronika - Erredakzioa 2006ko azaroaren 11

Hernaniko Berdintasun Kontseiluak deituta, firma biltzen ariko dira gaur, eguerdiko 12:00etan, Plaza Berrin, menpekotasun egoeran daudenei laguntzeko zerbitzua, Euskal Sistema Publikoan sartzea eskatzeko. Adinez helduei, gaixo daudenei edo ezintasun egoeran daudenei laguntza ematea emakumeen lana izan da, Berdintasun Kontseiluak azpimarratu duenez. Horren trukean ez dutela saririk jaso nabarmendu dute. Zainduta egoteko eskubidea unibertsala dela esan dute eta zerbitzu horrek Sistema Publikoan sartua beharko lukeela. Jendeari dei egin diote sinadura ematera azaltzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!