Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteazkenean hegoaldeko mugari buruzko hitzaldia izango da. Larunbatean umeentzako ekintzak izango dira.
AMHER elkarteak, SOS Arrazakeriarekin batera, arrazakeriari aurre egiteko helbururekin zenbait ekintza antolatu ditu datorren asterako. Elkartearen hitzetan, informazioa eta elkarren arteko ezagutza dira arrazakeriaren kontrako armarik onenak.
Hegoaldeko mugari buruzko hitzaldia
Asteazkenean, hegoaldeko mugari buruzko hitzaldia izango da, Sylla Lasina Costa de Marfileko errefuxiatu politikoaren eskutik. Sylla Lasina 2005ean Espainiatik ilegalki bota ondoren desertuan utzi zuten, beste hainbatekin batean. Sylla Lasinak hegoaldeko mugaren berri hitz emango du, 1995etik 2006ra bitarteko datuak jasotzen dituen txosten baten bueltan. Arratsaldeko 19:30ean, Biterin.
Azaroaren 18an jaialdia, Atsegindegin
Datorren larunbatean haurrentzako ekintzak antolatu dituzte, Atsegindegi plazan. Arratsaldeko 16:00etan, Inongo Vi-Makomé eta Jose Mari Karrere ipuin kontari ariko dira, 6 eta 10 urteko gaztetxoentzat. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera: txokolatada eta margo eta buztin tailerra; Sol de America eta Esperanza Latinaren eskutik musika eta dantza latinoak; eskoletan egindako lanen erakusketa; eta Informazio hesia izango dira, Maroko eta Espainiaren arteko muga salatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!