‘Salvador’ eta ‘Julieta, fokatxo xelebrea’ filmak

Kronika - Erredakzioa 2006ko aza. 10a, 02:00

Gaur hasiko dira Biteriko asteburuko zine emanaldiak. Gaur Salvador pelikula ikusteko aukera izango da, gaueko 22:30ean. Filma drama bat da, Salvador Puig Antich militante anarkista katalanari buruzkoa, bera izan zen Españan garrote vil bidez ejekutatuko azken preso politikoa. Filma bihar eta etzi arratsaldeko 19:30ean ikusteko aukera ere izango da. Haurrentzat, Julieta, Fokatxo xelebrea filma jarriko dute, euskaraz. Animaziozko filma da, Romeo eta Julietaren istorioan oinarritutakoa. Bihar eta etzi, arratsaldeko 17:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!