GR-8 txapelketako saioa gaur gauean, Tripontzi tabernan

Kronika - Erredakzioa 2006ko aza. 10a, 02:00

GR-8 txapelketako saioa izango da gaur Hernanin bertan. Hernaniko taldeko bertsolari batek bere abilezia erakutsi behar du, Lasarte, Orereta, Orio eta Oiartzungo taldeetako bertsolariekin batera. Txapelketa honetan honako herri hauek ari dira parte hartzen: Mallabia, Lesaka, Zarautz, Lasarte, Orereta, Orio, Oiartzun eta Hernani. Saio erabakiorra izango da finalerako txartela eskuratzeko. Tripontzi tabernan, afalondoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!