Chillida lekuko dantza eta antzerki emanaldia

Kronika - Erredakzioa 2006ko azaroaren 10a

fusilatutako julian Aristeguiren seme Jose Mari Aristeguik, eta ilobak, Mikel Aristeguik, osatutako dantza garaikide eta antzerki emanaldia izango da bihar eta etzi, Chillida leku museoan, goizeko 11:00etan eta 13:00etan. Antzerkia familiak aita galtzen duenean sentitzen duen sufrimenduan dago oinarrituta. Ikuskizun hunkigarria da, barruko sentimenduak adierazten baititu. Sarrerak Biterin eskuratu daitezke gaur, 6 eurotan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!