San Martin jaiak ospatuko dituzte larunbatean Aranon, garai batean bezala. Lehen herriko jaiak San Martinetan izaten ziren baina, Santiotara aldatu zituztenetik egun horretan ez da festarik egiten. Festa hori berreskuratu nahian arratsalde eta gau inguruko festa antolatu dute. Arratsaldeko 17:30ean argazki eta diapositiba emanaldia izango da; segidan Ansa ahizpen kontzertua izango da, eta arratsaldeko 20:00etan meza. Gauean herri afaria egingo da, eguraldia ona egiten badu plazan, eta taloak (txokolate, hirugihar, txistorra edo gaztarekin), esnea eta gaztain erreak jan eta edan ahal izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!