Zine txiroa zikloaren barruan, Fasinpat dokumentala emango dute gaur Karbonera gunean. Dokumentalak Zanon enpresaz hitz egiten du, langileek patroirik gabe jarraitzea erabaki zuten garaiaz. Daniel Incalcaterraren filmea Argentinan girotuta dago, 2001ko krisian, eta 64 minutuko iraupena du. Emanaldia 20:30ean hasiko da eta sarrera librea da.