‘Medalla Milagrosa’ elkarteak urteko bilera gaur Inmaculadan

Kronika - Erredakzioa 2006ko aza. 9a, 02:00

Amabirjina etxeetara eramanda ´kristau sinismena zabaltzen` jarraitu nahi dute.

Gaur bilduko dira Medalla Milagrosa elkarteko zuzendaritza eta Amabirjina etxeetara eramaten aritzen diren zeladoreak, Inmakulada ikastetxean. Elkarteak 1923tik egiten du lan Hernanin eta gaur egun 60 zeladora aritzen dira Andra Mari Sortzez Garbia (Inmaculada) kapera bana etxeetara eramaten, familiak ondoren bere inguruan bildu eta errezatzeko. Familiek laguntza ekonomikoa eman dezakete, eta diru hori behartsuentzat bideratzen dute. 1.300 etxeetara heltzen da Amabirjina, zu-zendaritzaren esanetan.

Inmaculada ikastetxean
Gaurko bilera Inmaculada ikastetxean egingo dute, 16:30ean, eta bertan, Amabirjinaren inguruko kontuak finkatuko dituzte. Elkarteari lagundu nahi dioenak ere bertara azaldu dezake eta bereziki gazteei luzatzen diete gonbitea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!