AAMak deituta kontzentrazioa izan zen hilerri aurrean

Kronika - Erredakzioa 2006ko aza. 9a, 02:00

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta kontzentrazioa izan zen atzo hilerri aurrean, Pake Bidean Errepresiorik ez lemapean eta Euskal Preso Politikoen argazkiak zituzten senide eta herritarrak bildu ziren bertan. Ertzain talde batek inguratuta egin behar izan zuten kontzentrazioa. Horrez gain, Benetako bakea justizia pankarta atzean Ahaztuak 1936-1977 taldeko kideak bildu ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!