Anthony Mannen funtsezko filmeak ikusgai izango dugu 20:15etik aurrera Antzoki Zaharrean
Colorado Jim filmeak hasiera emango dio `Indarkeriaren belaunaldia` Estatu Batuetako zinean izeneko sailari. Hemeretzi filmez osaturiko sail honek, potoloa denez, azarotik martxorarte iraungo du.
Gaurko filmea, Colorado Jim, Anthony Mannek 1953 urtean zuzendu zuen. Filmeak Howard Kemp, Estatu Batuetako Gerra Zibileko beteranoaren istorioa kontatzen digu. Kempek, etxeratzen denean, bere jabetzako lurrak galdu dituela jakingo du. Lur horiek berrerosteko helburuarekin errekonpentsa ehiztariaren lana hartuko du eta Coloradora abiatuko da Ben Vandergroat hiltzailearen bila. James Stewart eta Anthony Mannen artean egindako bost filme zoragarrietako bat da. Gogoratu emanaldi bakoitzeko sarrera 3,40 euroan dela, eta sail osorako abonuak 40 euro balio du (emanaldi guztiak eta aldizkaria barne).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!