GR-8an bost talde neurtuko dira etzi Tripontzin

Kronika - Erredakzioa 2006ko aza. 8a, 02:00

GR-8 bertso txapelketa jokatzen ari dira Hernaniko bertsolariak, Mallabia, Lesaka, Zarautz, Lasarte, Orereta, Orio eta Oiartzungo bertsolariekin batean. Ostiralean Hernani, Lasarte, Orereta, Orio eta Oiartzungo bertsolariak ariko dira Kardaberaz kaleko Tripontzi tabernan, afal ondoan. Herri bakoitzetik bertsolari batek kantatuko du eta saio honetan erabakiko da neurri haundi batean finalera zein sailkatuko diren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!