Trafiko mozketak gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2006ko aza. 7a, 02:00

Bihar fusilatuen omenez monumentua inauguratuko dutela eta, Ansorena Anaiak kalea (Kanposantu aurreko kalea) gaur libre utzi beharko da, 14:00etatik aurrera, bihar iluntzera arte. Bihar, Gudarien plazako zamalanerako gunea ere itxita izango da 10:00etatik aurrera, eguerdira arte. Udaltzaingoak jakinarazi du egun horretan zamalanerako gunea 15:00ak arte irekita utziko duela, sortutako eragozpenak gutxitzeko asmoz. Asteazkenean Urbieta kalean ere ezingo da aparkatu, kanpotik etorriko den jen- dearentzako aparkamendu bezala erabiliko baita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!