Bildu Hernani plataformak bilerak hasi ditu, datozen udal hauteskundeetarako programa finkatzen hasteko, eta interesatua dagoen jendeari dei egin diote bertara azaldu eta aportazioak egiteko. Atzo izan zen lehen bilera, garapen ekonomikoari buruzkoa eta beste bost bilera finkatuak dituzte dagoeneko. Asteko bileren barruan, gaur, kirolari buruzko bilera dute 20:00etan BHko lokaletan eta udal demokraziari buruzkoa 19:30ean, Biterin. Bihar, hezkuntzari buruzko bilera izango da; ostegunean herri antolaketari buruzkoa.
Antolatutako bilerak
Udal demokrazia. Azaroak 7, 19:30, Biterin.
Kirola. Azaroak 7, 20:00, BHko lokalean.
Hezkuntza. Azaroak 8, 19:30, BHko lokalean.
Herri Antolaketa. Azaroak 9, 19:30, BHko lokalean.
Kultura. Azaroak 15, 19:30ean, BHko lokalean.